→Galdakao

Argindarraren prezioaren igoeraren arrazoiak azaleratuko ditu gaur Sukar Horia elkarteak Galdakaon

Argazkia: Sukar Horia

‘Argindarraren arrakala. Zer dago honen prezioaren igoeraren atzean?’ hitzaldia antolatu dute gaur, urtarrilak 25, Galdakaon. Sukar Horia elkarteko kideek emango dute hitzaldia 19:00etatik aurrera Herriko Bentan. “Argindarraren faktura ulertu nahi duzu? Elektrizitatearen prezioaren igoeraren arrazoia ezagutu nahi duzu? Eta bereziki , igoeraren errudunak ezagutu nahi badituzu, hurbildu hitzaldira!”, adierazi dute Sukar Horiko kideek sare sozialetan. Hitzaldia Berdez Bizi Galdakaoko talde ekologistak antolatu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak