→Galdakao

Galdakaoko kaleetako argiteria hobetzeko 385.000 euro bideratuko ditu Udalak

Udal arduradunen aurreikuspenen arabera, uztailean hasiko dituztela lanak. “Hala ere, lan gehienak abuztuan eta irailean gauzatuko dira”, diote.

Tximiolarren, Plazakoetxen, Kurtzean, Uraskan, Olabarrin, Egiako formazio zentroan, Santa Barbara futbol zelaian, Urretan, Aperribain, Zuhatzun eta Usansolon hobetuko dute kaleko argiteria // Geuria

Herriko argiteria hobetzeko lanak hasiko ditu laster Galdakaoko Udalak. Sistema aldatu egingo dute eta led argiak jarriko dituzte herriko zenbait gunetan, hala nola, Tximiolarren, Plazakoetxen, Kurtzean, Uraskan, Olabarrin, Egiako formazio zentroan, Santa Barbara futbol zelaian, Urretan, Aperribain, Zuhatzun eta Usansolon. Guztira 385.000 euro inguru bideratuko ditu Udalak lan horietan.

Honako gune hauetan aldatuko dute kaleko argiteria, zortzi lotetan banatutako kontratuen bidez, eta ondorengo aurrekontua izango du bakoitzak: Santa Barbarako futbol zelaiko argiteria hobetzeko 71.940 euro; Olabarri, Egiako formazio zentroa, Fray Romualdo eta Bernart Etxepare kaleetan 67.899 euro; Urretan 45.413 euro; Uraska-Labeagan 43.247 euroKurtzean 41.420 euro (Urki, Errekalde bidea, Bizkai kalea eta Sixta Barrenetxea); Aperribaib eta Zuhatzun 41.042 euro; Tximiolarre inguruan 40.711 euro (Tximiolarre Goikoa eta Behekoa, eta Plazakoetxe); eta Usansolon 33.001 euro (Unkina ploaza, Ander Deuna, Oletxe eta Ibaiondo).

Udal arduradunen aurreikuspenen arabera, uztailean hasiko dituztela lanak. “Hala ere, lan gehienak abuztuan eta irailean gauzatuko dira”, diote. Kontratuak sinatu ondoren enpresekin eginbeharrak antolatu eta materiala eskatzen ari da uneotan. “Led sistemari esker, argiztapena hobetzeaz gain, energiaren eraginkortasuna hobetuko da, ingurumena zaintzeko bidean ere urratsa eginda. Herritarrek urtetan eskatu dutena eta 2020rako aurrekontu parte hartzaileetan proposatu zutena gauzatuko dugu, eta herritarren aurrean hartutako konpromisoa beteko dugu. Gobernu planaren 18. puntuak jasotzen du argiteria hobetzeko konpromisoa”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak