→Galdakao

Egitaraua | Usansoloko Arteta auzoko jaiak uztailaren 9an ospatuko dira

galdakao artetako jaiak oinarin dantza taldea argazkia galdakaoko udala

Artetako jaiak uztailaren 9an, larunbatean, ospatuko dira. Paella txapelketa eta txistorrada egongo dira, igel, mus eta tiragoma txapelketa, herri kirolak, Oinarin dantza taldearen emanaldia eta Lontxo taldearen erromeria.

Oinarin dantza taldea 2018ko Artetako jaietan // Galdakaoko Udala

Artetako jaiak (Usansolo) uztailaren 9an, larunbatean, ospatuko dira. Paella txapelketa eta txistorrada egongo dira; igel, mus eta tiragoma txapelketa; eta jaia girotzeko, herri kirolak, Oinarin Dantza Taldearen emanaldia eta erromeria, Lontxo taldearen eskutik.

Artetako jaiak 2022 – Egitaraua

Uztailak 9, larunbata

11:00 Paella txapelketaren hasiera
12:00 Oinarin Dantza Taldearen emanaldia
12:30 Txistorrada
13:00 Herri kirolak
14:30 Paella aurkeztu eta sari banaketa
16:00 Umeentzako puzgarriak eta jolasak
17:00 Igel txapelketa
17:30 Mus eta briska txapelketa
18:30 Tiragoma txapelketa
19:00 Txapelketaren sari banaketa
20:30 Erromeria Lontxo taldearen eskutik

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak