→Galdakao

Galdakaoko 11 gune asfaltatuko ditu Udalak 300.000 euroko inbertsioarekin

Olabarri, Katalangane, Erlotxueta, Aperribai Zaharra, Lapurdi eta Juan Bautista Uriarte, Bizkai, Zamakoa, Urretako oinezkoentzako igarobideak, Zabalea, Bizkai-Muguru eta Sixta Barrenetxea kaleak konponduko ditu Galdakaoko Udalak.

Sixta Barrenetxea kalean 3.000 metro karratu asfaltatuko dituzte // Google

Olabarri, Katalangane, Erlotxueta, Aperribai Zaharra, Lapurdi eta Juan Bautista Uriarte, Bizkai, Zamakoa, Urretako oinezkoentzako igarobideak, Zabalea, Bizkai-Muguru eta Sixta Barrenetxea kaleak konponduko ditu Galdakaoko Udalak. “Urtetan konponketarik izan ez dutenez erabat hondatuta dauden hainbat gune konponduko ditugu. Hiriguneak eta landa eremuak izango ditu jomuga ekinbideak”, diote udal ordezkariek. Guztira 300.000 euro bideratuko ditu Udalak: 200.000 euro hiriguneko konponketetan eta 100.000 euro landa eremuan (Olabarri, Katalangane eta Erlotxueta).

Zehazki, 8.000 metro karratu asfaltatuko dituzte: 3.000 metro karratu Sixta Barrenetxea kalean; 1.200 metro karratu Olabarrin eta Katalangalen; 1.100 metro karratu Bizkai eta Muguru aldean; 600 metro karratu Erlotxuetan; 400 metro karratu Zabalean; Aperribai Zaharrean, Lapurdi eta Juan Bautista Uriarte kaleen arteko bidegurutzean, Bizkai kalean eta Zamakoan 50 metro karratu; eta Urretako oinezkoentzako igarobideak. Obrak laster hasiko direla diote udal ordezkariek: “Aurreikuspenen arabera, hilabete inguru barru hasiko dira obrak”.

Galdakaoko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak