Urriaren 1ean, igandez, Athletic Herriz-Herri jolas-ekintza Galdakaora iritsiko da. Hain zuzen, Kurtzeko plazan ezarriko du jolasteko gunea Athletic Club Fundazioak, 10:30etik 14:30era bitartean.
Hiru eta zortzi urte arteko txikienei dago zuzenduta jarduera eta hainbat gune egongo dira: jolasteko gunea, giza futbolina, txikigunea, aurpegiak margotzekoa, futbol-txapa eta marrazki tailerrak, photocall bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak. Sarrera doakoa izango da.
