→Galdakao

Barrualde-Galdakao ESIko Larrialdietako zerbitzuak komunikatzaileak jarri ditu senideei informazioa emateko

Senidea prozesuko zein unetan dagoen adieraziko dute aldian-aldian komunikatzaileek eta probak egiterakoan dauden atzerapenez edo lekualdaketez informatuko dute.

erizaintzako laguntzaileak eta boluntarioak ibiliko dira lan horietan // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Barrualde-Galdakao ESIko Larrialdietako zerbitzuak komunikatzaile figura jarri du martxan, ospitaleratutako senideei edota laguntzaileei ematen zaien komunikazioa hobetzeko. Besteak beste, senidea prozesuko zein unetan dagoen, probak egiterakoan dauden atzerapenez edo lekualdaketez informatuko du, baita ospitaleratzeaz ere, eta kontrol- eta sarbide-sistema berriaz ere informazioa emango du.

Komunikatzaile lan horietan erizaintzako laguntzaileak eta boluntarioak ibiliko dira, eta informazio ikurra duen txalekoa eramango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak