→Galdakao

Gizon baten hilotza topatu dute Bekea auzoan, Galdakaon

Gorpu bat topatu dute Bekea auzoko errekan, Galdakaon. Segurtasun Sailak GEURIAri baieztatu dionez, gizon baten hilotza topatu dute Bekeako errekaren ondoan 10:45ak aldera. Oraindik ez dute gorpua identifikatu eta laster epaileak hilotza altxatzea baimenduko du. “Ez dakigu zer gertatu den, istripua izan den edo ez. Ikerketa abiarazi dugu”, diote Segurtasun Sailetik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak