→Galdakao

Gutuna | Praktikatu gurekin

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Galdakaoko Berbalagun egitasmoa. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek bere 14.ikasturteari eman dio hasiera.

Galdakaoko jaietan topaketa egin zuten Berbalagunek // Argazkia: Hego Uribeko Berbalagun

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Galdakaoko Berbalagun egitasmoa. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek bere 14.ikasturteari eman dio hasiera irailean.

Ikasitakoa praktikan jartzea ezinbesteko kontua da hizkuntza bat barneratzeko. Euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du Berbalagun doako eskaintza honetan izena ematen duenak. Mintzapraktika programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, kolore guztietako herritarrak nahi eta behar ditugu: euskaldun zaharra zein euskaldun berria; gaztea zein edadeko jendea; euskaltegiko ikaslea zein ikasle ohia… Euskaraz gozatu nahi duen edonork du lekua gurean.

Iaz 120 kidek hartu zuten parte Galdakao eta Usansoloko Berbalagun eta Gurasolagun taldeetan, eta denon artean lagun gehiago batzea nahi dugu. Praktikatu eta bizi! lemapean, gurekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten dizuegu.

Bestalde, Berbalagunen parte hartzeko izena eman nahi duenak egitasmoa sustatzen duten edozein erakunderengana jotzea du: Galdakaoko AEK euskaltegia, Udal Euskaltegia edo Udala (Torrezabalen dagoen euskara zerbitzuan), baita telefonoz (607 632 345) edo e-postaz (galdakao_berba@aek.eus) ere. Informazio gehiagorako blog-a ere badago: hegouribe.blogspot.com. Urriko lehen astetik aurrera hasi dira taldeak martxan. Beraz, eman izena lehenbailehen.

Gainera, partaideek AIZU! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria merkeago jasotzeko aukera izango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak