→Galdakao

Argazkiak | 60 lagun batu dira Galdakaoko Berbalagun aurkezpen jaian

Berbalagun ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen jaia egin zuten atzo Galdakaon. Iturrondo plazan jarri dute karpa aprobetxatuta bertan egin zuten jaia. Eguraldia lagun izan ez arren, 60 lagun inguru bildu ziren Iturrondon.

“Musikak eta jolasek girotu dute ekitaldia, baina aurten, Asier Kidam magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izan dugu, eta umeak bezala geratu gara denok haren trikimailuei begira. Gainera, Asierri asko gustatzen zaio jendeak bere trukoetan parte hartzea, eta ikasle eta berbalagun bat baino gehiago igoarazi ditu oholtza gainera”, diote Galdakaoko Berbalaguneko dinamizatzaileek. Atzoko kronika publikatu dute esteka honetan.

Basaurin azaroaren 11n egingo dute aurkezpe jaia Zutarri tabernan 18:30etik aurrera.

Hego Uribeko Berbalagunak martxan, azaroan aurkezpen jaiak antolatu dituzte Basaurin eta Galdakaon

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak