→Galdakao

Irantzu Varela edota Uxue Alberdi izango dira XV. Berdintasun Jardunaldietan

Berdinasun Jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 5ean eta 6an Torrezabal Kultur Etxean. Jardunaldiak doakoak dira, baina izena eman behar da urriaren 2a baino lehen.

Urriaren 5ean eta 6an izango dira XV. Berdintasun Jardunaldiak Torrezabalen // Argazkia: Geuria

Berdinasun Jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 5erako eta 6rako Torrezabal Kultur Etxean. Aurtengoa 15. edizioa da eta Covid-19ak baldintzatuta, egungo egoerara egokituko dituzte jardunaldiak: edukiera mugatua eta “nahi baino murritzagoa”, diote Udaletik. 

“Feminismoa non, gu han” da aurtengo jardunaldien izenburua, eta besteak beste, Mireia Espiau, Amaia Perez Orozco, Laura Freixas, Garazi Goienetxea eta Naia Torrealdai, Irantzu Varela, Cristina Fallaras, Itziar Gandarias, Maialen Arregi, Euskal Herriko Gazte Sare Feminista, Uxue Alberdi eta Ana Labakak parte hartuko dute. Pilar Kaltzada moderatzaile lanetan izango da solasaldi guztietan.

Jardunaldiak doakoak dira, baina izena ematea beharrezkoa da. Interesdunek urriaren 2ra arte dute izena emateko epea zabalik Torrezabal Kultur Etxean bertan, 944 010 528 telefono zenbakira deituta edo Galdakaoko Udalaren webgunearen bidez.

Berdintasun Jardunaldiak | 2020

Urriak 5-6. Torrezabal

Urriak 5, astelehena
09:30 Udalaren agurra
10:00 Mireia Espiau Idoyaga: Politika publika feminista baterako erronkak
10:45 Amaia Perez Orozco: Ekonomia feminista bizikidetza zaintzeko
11:30 Kafea
12:00 Laura Freixas Revuelta: Zergatik gertatzen zaigu gertatuko ez zitzaiguna
12:45 Solasaldia: Mireia Espiau, Amaia Perez Orozco eta Laura Freixas Revuelta
14:00 Saioaren amaiera
19:00-20:30 Solasaldia ‘Salda badago’:
– Garazi Goienetxe (Jardunaldi feministen antolakuntza)
– Naia Torrealdai (Euskal Herriko Bilgune Feminista)
– Leire Gomez Mendezona eta Eva Perez-Pons Andade (Sare Lesbianista)

Urriak 6, asteartea
09:30 Irantzu Varela: Feminismoa sare sozialetan, borroka feministarako arma gisa
10:15 Cristina Fallarás: Feminismoa hedabideetan
10:45 Solasaldia: Irantzu Varela eta Cristina Fallarás
11:30 Kafea
12:00 Mahai ingurua: “Gaur egungo feminismoaren aukerak eta erronkak”
– Itziar Gandarias (EH Mundu Martxa)
– Maialen Arregi (Hiritik At)
– Leire Groven (FeministAlde!)
13:30 Bertsolaritza feminista: Uxue Alberdi eta Ana Labaka
14:00 Saioaren amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak