→Galdakao

Emakumeentzako 16 ikastaro eskainiko dituzte Galdakaon urritik maiatzera bitartean

Berdintasunaren aldeko ikastaroak eta tailerrak antolatuko ditu beste urte batez Galdakaoko Udalak. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 1era arte.

16 urtetik gorako emakumeei daude zuzenduta ikastaroak eta tailerrak // Argazkia: Melissa Askew, Unsplash

Berdintasunaren aldeko ikastaroak eta tailerrak antolatuko ditu beste urte batez Galdakaoko Udalak. Zehazki, 16 ikastaro izango dira urritik maiatzera bitartean. Hala nola, emakumeen ahalduntzeari buruzkoak, literatura feminista, autodefentsa feminista, zoru pelbikoa, mindfulness edota emakumeen historia aztarna feministen bidez.

Ikastaroak eta tailerrak Torrezabalen, Usansolon eta Aperribain eskainiko dituzte eta 16 urtetik gorako emakumeei daude zuzenduta. Interesdunek izena eman dezakete gaurtik urriaren 1era arte, udal webgunearen bitartez, ikastaroak@galdakao.eus helbide elektronikora idatziz, 944 010 528 telefono zenbakira deituz edo aurrez aurre Torrezabal Kultur Etxean edo Txapelena Kultur Etxean.

Galdakaon erroldatuta dauden emakumeek lehentasuna izango dute eta bakoitza bi ikastaro edo tailerretan soilik inskriba daiteke. “Kasu horretan, lehentasuna adierazi beharko dute, eta bestela, formularioa bete den hurrenkera hartuko da kontuan”, diote udal ordezkariek. Ikastaro guztietan hizkuntza aukeratu beharko dute eskatzaileek (euskara edo gaztelania): “Euskarazkoak izango du lehentasuna taldea osatzeko pertsona nahikorik balego (12), nahiz eta gaztelaniaz aukeratu duen pertsonen kopurua handiagoa izan”, diote. Onartuen zerrenda urriaren 4tik aurrera argitaratuko dute.

Berdintasunaren aldeko ikastaroak

2021 urria – 2022 maiatza

Hauek dira antolatuko dituzten ikastaroak eta tailerrak:

Torrezabal
– Euskal emakume idazleak eta gure ahalduntzeari egindako ekarpenak
– Beste kultura batzuetara eta bertako emakumeengana hurbiltzea
– Literatura feministaren txokoa
– Solasaldi lilak
– Gure bizitzako korapiloak askatzen
– Ahalduntzea mindfulnessen bidez
– Zoru pelbikoa indartuz
– Ahalduntzea eta osasun emozionala
– Genero arrakala digitala. Ahalduntze digitala
– Autodefentsa feminista
– Egungo artea eta feminismoak

Usansolo
– Emakumeen historia aztarna feministen bidez (XVIII-XXI mendeak)
– Mindfulness eta emakumeak: ahalduntze kontzientea
– Genero arrakala digitala. Ahalduntze digitala

Aperribai
– Emakumeen osasuna eta mindfulness
– Genero arrakala digitala. Ahalduntze digitala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak