→Galdakao

Galdakaoko Bizkai kaleko ikasgela astelehenetik igandera dago zabalik ekaina osoan zehar

Ekaineko azterketak prestatzeko, berriro ireki du Galdakaoko Udalak Bizkaiko kaleko ikasgela. Astelehenetik igandera egongo da zabalik, ekainaren 30era arte. 

Astelehenetik igandera 09:00tatik 21:00etara dago zabalik Bizkai kaleko ikasgela // Artxiboa. Galdakaoko Udala

Bizkai kaleko lehenengo zenbakiko lokala ikasgela bezala egokitu zuen urtarrilean Galdakaoko Udalak. Ekainean azterketa garaia berriro hasiko den honetan, berriro ireki dute ikasgela. Astelehenetik igandera egongo da zabalik, 09:00etatik 21:00etara, ekainaren 30era arte.

“Lokalak ez du mugikortasun urriko pertsonentzako sarbiderik, eta, beraz, egoera horretan daudenek Torrezabalen plaza bat erreserbatu ahal izango dute, erabili aurreko egunean bibliotecagaldakao@galdakao.eus helbidera mezu bat bidalita”, diote udal ordezkariek. Astebururako erreserbak ostiralean kudeatuko dituzte.

Bizkai kaleko behin behineko ikasgelaz gain, ikasleek beste espazio hauek dituzte azterketak prestatzeko: Usansolo, Aperribai eta Torrezabalgo liburutegiak eta Torrezabalgo erakusketa aretoa. Bizkaiko kaleko lokal hori adinekoen egoitza gisa erabili izan da, baina Covid-19a dela eta, oraindik ere itxita dago adinekoentzat.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak