→Galdakao

Galdakaon jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrerako sarrerak, salgai

Azaroaren 27an jokatuko da bigarren finalaurrekoa Galdakaon, Urreta kiroldegian. Aitor Bizkarra Ruiz, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Oihana Bartra Arenas, Josune Aramendi Perez eta Aitor Etxebarriazarraga Gabiola arituko dira nor baino nor.

Azaroaren 27an jokatuko da bigarren finalaurrekoa Galdakaon, Urreta kiroldegian // Bizkaiko Bertsozale Elkartea

2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira azaroaren 21ean eta 27an eta abenduaren 4an. Hain zuzen ere, finalaurrekoetako bat Galdakaon jokatuko da (azaroaren 27koa), eta bertan sei bertsolari hauek hartuko dute parte: Aitor Bizkarra Ruiz, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Oihana Bartra Arenas, Josune Aramendi Perez eta Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.

Galdakaoko finalaurrekoa Urreta kiroldegian izango da, 17:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: sarrera orokorra 12 euroan; 6 eta 16 urte bitarteko gazteek 5 euro ordainduko dituzte; eta Bertsozale Elkarteko bazkideek 8 euro ordainduko dituzte. Azaroaren 27an saldu gabeko sarrerak geratuko balira, Urretan bertan jarriko lirateke salgai 16:00etatik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak