→Galdakao

Bideoa | Galdakaoko bonbardaketaren 84. urteurrenean Agurtzane Yurrebasorekin hitz egin dugu

Maiatzak 19 bakoitzean Galdakaoko bonbardaketetako biktimak omentzeko ekitaldia egiten dute urtero Plazakoetxen. Bigarren urtez jarraian pandemiak baldintzatuta ospatu da ekitaldia. Aurten, lehen aldiz, Tximelarreko babeslekua berreskuratu du Udalak eta biktimen senideek eta herritarrek gertutik, baina bertara sartu gabe, ezagutu dute.

Bitartean, Agurtzane Yurrebaso galdakoztarrarekin hitz egin dugu GEURIAn. 1937ko bonbardaketa izan zenean sei hilabete baino ez zituen Yurrebasok, eta egun beltz hartan hiru senide galdu zituen: amama (Manuela Zamakona), izeba (Mercedes Izagirre) eta lehengusina bat (Francisquita Tutor Izagirre).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak