→Galdakao

Galdakaoko bonbardaketak 85 urte beteko ditu maiatzaren 19an

Tropa frankistak Plazakoetxen 1937ko ekainean // Argazkia: Galdakaoko Udala

85 urte bete dira Francoren agindupean zeuden Alemaniako Legión Cóndorrek eta Italiako Aviazione Legionariak Galdakao bonbardatu zutenetik. 1937ko apirilean, maiatzean eta ekainean zehar hainbat bonba jaurti zituzten bondardeatzaile alemaniarrek eta italiarrek. Gutxienez 16 bonbardaketa zenbatu ziren Galdakaon. Gerra Zibilean Burdin Hesiaren barruan kokatuta zegoen Galdakao, eta Zuhatzun Dinamita lantegia zegoen; hortaz, helburu militar bat izan zen Galdakao. Gainera, herritar zibilen kontrako eraso asko egon ziren.

1937ko maiatzaren 19an jazo zen gertaerarik latzena Galdakaon, Plazakoetxeko babeslekuan: 15 hildako utzi zituen egun hartako bonbardaketak. “Toki horretan, 1937ko maiatzaren 19an, Galdakaon biktima mortal gehien pairatu zituen bonbardaketa gertatu zen. Garaiko prentsaren arabera, 14 hildako eta 7 zauritu egon ziren. Egun batzuk geroago, beste hildako bat egon zen”, diote Galdakao Gogora elkarteko ordezkariek. Galdakao, Bilbo, Markina, Leioa eta Eibar bonbardaketa gehien pairatu zituzten herriak izan ziren, nahiz eta bondarketetan hildako gehienak Gernikan eta Durangon eman ziren. 

Sarraski hartaz 85 urte beteko dira. Aurreko urteetan bezala, omenaldia antolatuko du Galdakaoko Udalak maiatzaren 19an. Omenaldiari buruzko zehaztasun gehiagoren berri aurrerago emango du Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak