→Galdakao

Argazkiak | Galdakaoko bonbardaketen 85. urteurrena gogorarazi dute gaur

Gaur 85 urte bonbardatu zuten Galdakao Francoren agindupean zeuden Alemaniako Legión Cóndorrek eta Italiako Aviazione Legionariak. Urtero bezala, aurten ere 1937ko maiatzaren 19an hil zituzten herritarrak gogoan izan dituzte: Ramona Astigarraga, Encarnación Basarrate Burgoa, Adelaida Etxebarria Ibarra, Sergia Etxebarria Ibarra, María Mercedes Izagirre, Moisés Jugo Abasolo, María Begoña Moreno Etxebarria, Tomás Lekue Etxebarria, María Lourdes Moreno Etxebarria, María Pilar Salaberria Egiluz, Tomás Sierra Etxeberria, Isabel Tutor Izagirre, Ascensión Ugalde Basauri, Sabino Uranga Ocerin, María Manuela Zamakona eta Jose Goiarrola Agirre. 

Ekitaldia 12:00etan hasi da sirena hotsarekin. Andrea Arrizabalaga kazetari galdakoztarrak aurkeztu du ekitaldia eta hitza hartu dute Josu Larreak, Pedro Asua Zubiaurren ilobak; eta Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Galdakaoko udalbatza osatzen duten zinegotziak, Bea Ilardia Bizkaiko EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeramalea eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Maximo Moreno Musika Eskolako abesbatzak abestutako kantek, biolin eta biolontxelo piezako soinuak eta dantza garaikideko emanaldi batek osatu dute gaurko ekitaldia. Biktima guztien oroimenez lore sorta utzi dute herritarrek eta senideek Plazakoetxeko monolitoaren ondoan.

Bideoa | 100 urteko Manuela Arrieta galdakoztarrerekin hitz egin dugu 36ko gerraz eta bonbardaketez

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak