→Galdakao

Galdakaoko eta Usansoloko 92 saltoki atxiki dira 2022ko Bonodenda kanpainara

10.000 Bonodenda salgai jarri dituzte Galdakaon eta Usansolon tokiko saltokiak eta ostalaritza sustatzeko.

// Galdakaoko Udala

Tokiko merkataritzan eta zerbitzu sektorean erosketak sustatzeko Bonodenda kanpainari hasiera eman dio Galdakaoko Udalak. Bonuak gaur, maiatzak 23, jarri dituzte salgai eta kanpaina ekainaren 30era arte egongo da indarrean. Guztira 10.000 bonu kaleratuko dituzte, eta denek 15 euroko balioa izango dute. Herritarrek, ordea, 10 euro ordainduko dituzte. Herritar bakoitzak gehienez lau bonu erosi ahal izango ditu, eta txartelarekin baino ezingo da ordaindu.

Bonu bakoitza aldi bakarrean erabili beharko da, eta soilik kanpainari atxikitako saltokietan (albistearen amaieran zerrenda). Erosketaren zenbatekoa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez dute dirurik itzuliko, eta bonuak ezingo dira eskudirutan trukatu. Produktua itzultzen bada, erosketaren zenbateko osoko txartela jaulki beharko du saltokiak, eta ezin izango da eskudirua itzuli.

Bonodendak salgai izango dira maiatzaren 23tik aurrera Dendari Elkartearen bulegoetan (Muguru plaza) astelehenetan, asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara eta astearteetan goizeko ordutegiaz gain 15:00etatik 18:00etara ere; eta Usansolon Oletxe kaleko 19. zenbakian ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.

92 saltoki eta taberna

Hauek dira Bonodenda 2022 kanpainara atxiki diren saltokiak:

– Ainara Complementos (Urki, 2)
– Ametsak (J.B. Uriarte, 31)
– Artículos De Peluquería Pinedo (J.B. Uriarte, 41)
– 
Bacaladeria Easo (Zamakoa, 1)
– 
Biola (Muguru)
– 
Bizi Haziak (Bilbo Kalea, 3)
– 
Bizian Fisioterapia (Zamakoa, 31)
– 
Bonilla Fotografos (Bizkai Kalea, 58)
– 
Calzados Moka (Zamakoa, 9)
– 
Calzados Motila (J.B. Uriarte, 7)
– 
Centro Elexalde (Etxeburu, 4)
– 
Chic (Bernart Etxepare, 8)
– 
Claudia Estética (Zamako, 15)
– Claudia Estética (J.B.Uriarte, 28)
– 
Clementi (Bernart Etxepare, 8)
– 
Cler (J.B.Uriarte, 34)
– 
Comercios Natalia (J.B.Uriarte, 40)
– 
Copitos (Urki, 5)
– 
Droguería Narvaez (Zubiaurretarren, 6)
– 
Egikor Ferreteria (Euskadi, 6)
– 
Eguzkilore (Zamakoa, 13)
– 
Electrotécnicas Galdakao (J.B.Uriarte, 32)
– 
Ene Kreazioak (Oletxe, 23)
– 
Eroski City Ganguren (Ganguren 7-9)
– Errekamendi (Gipuzkoa 13-15)
– 
Estar En Forma “Dietista” (Arlo Baltza, 2)
– 
Estar En Forma “Fisioterapia” (Arlo Baltza, 2)
– 
Estetika Mº Mar (J.B.Uriarte, 48)
– 
Eurodenda (Bizkai Kalea, 5 / Muguru, z/g)
– 
Fancy (Muguru z/g)
– 
Fancy Kids (Muguru z/g)
– 
Fcia. Ion Sanatamaria-Maria Tajada C.B. (J.B. Uriarte, 34)
– 
Fcia. Susana Dominguez Esquibel (Zabalea, 35)
– 
Friki Zone (Bernart Etxepare, 7)
– 
Future World (Ibarluze, 2)
– 
General Optica (J.B. Uriarte, 7)
– 
Gobe (Zamakoa, 13)
– 
Gorbeia Fruta Denda (Oletxe, 15)
– 
Goxoh (J.B. Uriarte, 34)
– 
Grupo Olje Urban Shoes (Urki, 9)
– 
Hiper Office (J.B. Uriarte, 34)
– 
Impacto Moda Joven (Bizkai, 79)
– 
Iroa (Muguru, 8)
– 
Joyeria Urizar (J.B. Uriarte, 39)
– 
Joyeria Urizar II (Oletxe, 13)
– 
Joyeria Zuluaga (J.B. Uriarte, 49)
– 
Kayrel (Zamakoa, 5)
– Kilika (Santi Brouard, 1)
– 
Kil-Kir (Urki, 4)
– 
Kiram Diseño Y Decoracion SL (Ander Deuna, 7)
– 
Kiribil Liburudenda (Bizkai Kalea, 99)
– 
Koala Baby (Zamakoa, 17)
– 
Koba (Zamakoa, 1)
– 
Kuttuna (Bernart Etxepare, 2)
– 
Lastaira Sistemas De Descanso (Ganekogorta, 12)
– 
Lenceria Haizea (Muguru, 6)
– 
Lenceria Mariu (Araba, z/g)
– 
Libreria Cervantes (J.B. Uriarte, 40)
– 
Libreria Zamakoa (Zamakoa, 8)
– 
Loradenda Orkitxe (Taberna Zaharra, z/g)
– 
Los Chicos (Urki, 5)
– 
Merceria Conchi (Bizkai Kalea, 87)
– 
ONF (Bernart Etxepare, 1)
– 
Optica Galdakao (J.B Uriarte, 19)
– 
Opticalia Galdakao (Euskadi, 4)
– 
Optika Arteaga (Santi Brouard, 1)
– 
Ortopedia Arratia (Euskadi, 11)
– 
Oxford Galdakao (Agirre Lehendakari, 5)
– 
Pastelerias Bizkarra (Bilbao, 7)
– 
Pastelerias Bizkarra (Taberna Zaharra, 3)
– 
Pastelerias Bizkarra (Estanislao Irazabal, 1)
– 
Pastelerias Bizkarra (Bernat Etxepare, 2)
– 
Pastelerias Bizkarra (J.B.Uriarte, 44)
– 
Peluquería Anabel (Urki, 2)
– 
Peluqueria Bibiano Barberia (Lehendakari Agirre, 7)
– 
Peluquería Canina Parola (Zamakoa, 2 -atzekaldea)
– 
Peluqueria M&G (Bizkai, 77)
– 
Phuket (Zamakoa, 10)
– 
Putxeras Y Asadores Victoria, S.L. (Euskadi, 1)
– 
Rollon Informatica (Oletxe, 19)
– 
Rollon Informatica II (Bernart Etxepare, 18)
– 
Sens (Zamakoa, 1)
– 
Shia (Zamakoa, 5)
– 
So Much (J.B. Uriarte, 37)
– 
Tejidos Y Confecciones Legarda (Torrezabal Trav. 3)
– Tintoreria Enparantza Gorria (Bernart Etxepare, 8)
– 
Txalaparta Kopi, S.Coop (Araba, z/g)
– 
Urban Estilistas (Zamakoa, 27)
– 
Viernes 13 Tatoo (Bernart Etxepare, 16)
– 
Xama Hogar Y Decoracion (Lehendakari Agirre, 6)
– 
Zapateria Kaos (Muguru z/g)
– 
Zoroiza (Muguru, 8)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak