→Galdakao

2022ko Korrika martxoan hasiko dela aurreratu dute Galdakaoko ‘Bultza!’ ekitaldian

‘Bultza euskaltegiak, bultza euskara!’ izeneko ekitaldi sinbolikoak antolatu ditu AEK-k gaur, martxoak 28, Euskal Herriko 80 bat herritan, ordu berean (12:00). Hain zuzen ere, 2021eko Korrika gaur amaitzekoa zen, baina pandemiak bertan behera utzi du herriz herriko ekimen nazionala. Hala ere, ekitaldi xumeagoak antolatu dituzte. Hego Uribe eskualdean, Arrigorriagan, Basaurin eta Galdakaon antolatu dituzte ekitaldiak.

Galdakaoren kasuan, Torrezabal Kultur Etxean batu dira ehun bat herritar. Itziar Ituño aktore basauriarra aurkezle lanetan ibili da. Basauriko Bolintxu AEK euskaltegian euskara ikasi zuela adierazi du Ituñok eta Korrika “oso berezia” dela aitortu du. Eszenatoki gainean ere izan dira Karmele Gorroño ilustratzaile galdakoztarra eta Jon Maia eta Miren Amuriza bertsolariak. Janire Egaña eta Asier Martin Barandiaran AEKko irakasleek ere hitza hartu dute, eta bien artean irakurri dute 80 herritan irakurri duten testua. ARKko ordezkariek jakinarazi dutenez, 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean ospatuko da 22. Korrika.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak