→Galdakao

Atzo Galdakaon desagertutako 90 urteko gizonaren bila jarraitzen dute

AGERTU DA. Azaroaren 30ean Galdakaon desagertu zen J.M.P.P herritarraren bila ari dira. Vost Euskadik eman zuen atzo desagerpenaren berri: 90 urte ditu eta azkenekoz Belategi inguruan ikusi zuten. Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek adineko gizona bilatzeko dispositiboarekin jarraitzen dute gaur ere, besteak beste, Zaintza eta Erreskate Unitatea, Txakurren Unitatea eta Herritarren Babeserako patruilak, Gurutze Gorria, DYA, Euskadiko Salbamenduko Txakurren Taldea, Babes Zibila, Suhiltzaileak eta Galdakaoko Udaltzaingoa.

Gauean Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek bilaketa lanak egin dituzte Galdakaoko eta Basauriko terminoen artean, eta gaur, asteazkena, jarraituko dute. Ertzaintzaren helikoptero bat ere parte hartzen ari da. Edozein informazio izatekotan, 112 telefono zenbakia deitzeko eskatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak