→Galdakao

Zamakoa kalea eta Laminarrieta bidea oinezkoentzako egokituko dituzte Galdakaon

Maiatzaren 9tik aurrerako asteburuetan, Muguru, Zamakoa, Laminarrieta eta Olabarrieta izango dira oinezkoentzat. Gainera, Meatzetako ibilbidea norabide bakarrekoa izango da.

Laminarrieta bidea, Usansolon // Google Maps

Zamakoa kalea eta Laminarrieta bidea oinezkoentzako egokituko ditu Galdakaoko Udalak. Joan den maiatzaren 2an, konfinamenduaren arintze neurrien harira, Muguru, Gipuzkoa, Ibaiondo eta Olabarrieta oinezkoentzako soilik zabaldu zituzten, baina Udalak egindako balorazioaren arabera, “Usansoloko Ibaiondo kalea eta Galdakaoko Gipuzkoa kalea peatonalizatzeak ez zuen arrakastarik izan”, diote Udaletik.

Gauzak horrela, deskonfinamenduak irauten duen asteburuetan, maiatzaren 9tik aurrerakoetan, Muguru, Zamakoa, Laminarrieta eta Olabarrieta izango dira oinezkoentzat. Gainera, Meatzetako ibilbidea norabide bakarrekoa izango da, “oinezkoak beraien artean ez gurutzatzeko asmoz”, diote Udaletik.

Galdakako talde politikoek aldaketa horien berri izan dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak