→Galdakao

51 urteko gizon bat atxilotu dute Galdakaon, droga trafikoa egotzita

Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du Galdakaon, droga trafikoa egotzita. Tartean, haxixa, speeda, viagra eta nahasteko substantzia konfiskatu dizkiote, baita 350 euro ere.

maiatzaren 13an atxilotu zuten 51 urteko gizona Galdakaon // Ertzaintza

Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du Galdakaon, droga trafikoa egotzita. Tartean, haxixa, speeda, viagra eta nahasteko substantzia konfiskatu dizkiote, baita 350 euro ere.

Atxiloketa maiatzaren 13an izan zen 13:30ak aldera A-8 autobidearen sarbidean. Agenteek autoa geldiarazi eta gidariari prebentziozko miaketa egin zioten, eta barruko arropen artean hiru speed dosi eta haxix zatiak aurkitu zizkioten, baita 350 euro diru-zorroan ere. Speeda eta haxixaz gain, autoaren miaketan hainbat marihuana-kukulu eta hamar viagra-blister ere aurkitu zituzten. Gauzak horrela, droga trafikoa leporatuta gizona atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zuten.

Argazkia: Ertzaintza

Halaber, Ertzaintzak atxilotutakoaren etxea miatu eta bertan zortzi haxix-tableta, bi speed dosi, marihuana-kukuluak eta nahasteko substantzia atzeman zituen. Eginbideak amaitu ondoren eramango dute epailearen aurrera, hautemandako materialarekin batera.

Duela hilabeteko ikerketa

Segurtasun Sailak adierazi duenez, Galdakaoko bizilagun bat droga-trafikoan inplikatuta egon zitekeela eta substantzia sorgorgarriak saltzen ari zitekeela susmatuta ikerketa abiarazi zuen Ertzaintzak duela hilabete inguru.

Ertzaintzak susmagarriari segimendua egiteko dispositibo bat ezarri zuen, eta asteazkenean geldiarazi, miatu eta atxilotu zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak