→Galdakao

Duatloi Txikia hartuko du Galdakaok urriaren 6an, DYAren alde

Galdakaok Duatloi Txikiaren beste edizio bat hartuko du urriaren 6an. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta dohaintzan jasoko dutena DYAren aldekoa izango da.

160 partaide bilduko ditu Galdakaoko III. Duatloi Txikiak // Argazkia: Geuria

Galdakaok Duatloi Txikiaren beste edizio bat hartuko du urriaren 6an, igandez. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta dohaintzan jasoko duten guztia DYAren aldekoa izango da. Proba 11:00etan hasiko da eta guztira 160 partaide bilduko ditu. Irteera zein helmuga Bizkai kalean izango da, Urreta kiroldegiaren ondoan.

Orotara lau kategoria izango ditu lasterketak: kimuak (2007-2008), benjaminak (2009-2010), aurrebenjamin A (2013-2014) eta aurrebenjamin B (2011-2012). Galdakaoko Triatloi Taldeak antolatzen du proba Udalaren laguntzarekin.

Galdakaoko III. Duatloi Txikia – Ordutegia

Urriak 6, igandea

09:30-12:30 Dortsalak jasotzea
10:15-10:50 Boxak zabalduko dituzte
11:00 Kimuak: 600 metro korrika, 2.000 metro bizikletaz, 300 metro korrika
11:30 Benjaminak: 400 metro korrika, 1.000 metro bizikletaz, 200 metro korrika
12:00 Aurrebenjaminak B: 250 metro korrika, 700 metro bizikletaz, 125 metro korrika
12:30 Aurrebenjaminak A: 150 metro korrika, 475 metro bizikletaz, 75 metro korrika

Antolatzaileek diotenez, partaideek proba hasi baino ordu erdi lehenago heltzea gomendatu dute, “dortsalak denboraz hartzeko eta probarako prestatzeko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak