→Galdakao

Galdakaoko Duatloi Txikia probak ehun partaide bilduko ditu igandean

Galdakaoko Duatloi Txikia proba izango da urriaren 3an, igandez. Bosgarren edizioa izango da eta beste edizioetan bezala, kutsu solidarioa izango du probak: bilduko duten diru guztia GBGE Elkarteari emango diote.

Argazkia: Triathlon Galdakao Tri Taldea (Facebook)

Galdakaoko Duatloi Txikia proba izango da urriaren 3an, igandez. Iazko eten behartuaren ondoren, aurten berriro antolatuko dute lasterketa. Bosgarren edizioa izango da eta beste edizioetan bezala, kutsu solidarioa izango du probak: izen emate bakoitzarekin bilduko duten diru guztia (5 euro izen emate bakoitzeko) GBGE Galdakaoko Boluntarioen Elkarteari emango diote “oso-osorik”. Igandeko proban ehun partaidek eman dute izena, pandemiagatik antolatzaileek ezarritako muga (izen emateak itxita daude jada).

Hain zuzen ere, Galdakao Mozoilo Triathlon Klub elkarteak antolatzen du urtero Duatloi Txikia, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Irteera eta helmuga Urreta kiroldegiaren ondoan egongo da, eta parte hartzen duten guztiei domina bat jasoko dute.

Duatloi Txikia | 2021 | V. edizioa

Haur kirolariek korrika egin eta pedalak eman beharko dituzte. Adinaren arabera distantzia ezberdinak izango dira urriaren 3ko proban. Hauek dira adin talde bakoitzaren ordutegia eta distantziak:

11:00 | 2009-2010ean jaiotakoak. Distantzia: 600 metro korrika – 2000 metro bizikletan – 300 metro korrika

11:30 | 2011-2012an jaiotakoak. Distantzia 400 metro korrika – 1000 metro bizikletan – 200 metro korrika

12:00 | 2013-2014an jaiotakoak. Distantzia: 250 metro korrika – 750 metro bizikletan – 125 metro korrika

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak