→Galdakao

Galdakaoko Duatloi Txikiak parte-hartzaile kopurua handitu du

Duatloi Txikia iaz // Argazkia: Triathlon Galdakao Tri Taldea

Duatloi Txiki lasterketa antolatu du beste urte batez Galdakao Mozoilo Triathlon Klub elkarteak Udalaren laguntzarekin. Martxoaren 20an, igandez, izango da lasterketa Bizkai kalean, Urreta kiroldegiaren inguruetan. Aurten partaide kopurua handitu dute eta 250 haurrek parte hartu ahal izango dute proban. 2008. eta 2015. urte bitarteetan jaiotako gaztetxoenek parte hartu ahal izango dute eta korrika egin eta pedalei eragin beharko diete, adinaren arabera distantzia ezberdinetan.

Galdakaoko VI. Duatloi Txikian parte hartzeko izena emateko epea oraindik ere zabalik dago. Interesdunek bizkaiatriatloi@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute, eta partaide bakoitzak 5 euro ordainduko ditu. Bildutako diru guztia helburu solidarioetarako erabiliko da; aurten, Galdakaoko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformari (PJPG) emango diote dirua.

Kirol froga honek trafikoan eragina izango du eta aldaketak ekarriko ditu Galdakaotik igarotzen diren Bizkaibuseko bi lineatan. Zehazki, Bilbo eta Larrabetzu lotzen dituen A3631 linean eta Boluetako Metro geltokirako doan A3932 linean izango dira aldaketak, 08:00etatik 14:00etara.

DUATLOI TXIKIA | 2022

VI. edizioa · 2022/03/20

10:30 | 2008-2009 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 600 metro korrika – 2000 metro bizikletan – 300 metro korrika

11:00 | 2010-2011 urteetan jaiotakoak. Distantzia 400 metro korrika – 1000 metro bizikletan – 200 metro korrika

11:30 | 2012-2013 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 250 metro korrika – 700 metro bizikletan – 125 metro korrika

12:00 | 2014-2015 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 200 metro korrika – 700 metro bizikletan – 100 metro korrika

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak