→Galdakao

Flashmob bat egin dute Elexalde Institutuko ikasleek, “lur planetaren norabidea aldatzeko”

Bizkaiko ehunka ikasle batu dira gaur goizean Bilbon, Guggenheim museoaren ondoan, “lur planetaren norbidea aldatzeko” helburuareki. Tartean, Galdakaoko Elexalde Institutuko ikasleak.

Bizkaiko zazpi ikastetxeetako ehunka ikaslek hartu du parte ekimenean // Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Ehunka ikasle batu dira gaur goizean Bilbon, Guggenheim museoaren ondoan, “lur planetaren norbidea aldatzeko” helburuarekin. Hain zuzen ere, flashmob bat egin dute. Bizkaiko zazpi ikastetxeetako ehunka ikaslek hartu du parte, tartean Galdakaoko Elexalde Institutuko ikasleak. Flashmobean dantzatutako abestia berariaz sortu dute ekintza horretarako.


Bideoa: Bizkaiko Foru Aldundia

San Felix Ikastola (Ortuella),  Artxandape Ikastola (Bilbo), Nuestra Señora del Carmen Ikastetxea (Bilbo), Artabe Institutua (Bilbo), BAM Lasalle Sestao eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroko ikasleek ere hartu dute parte. Era berean, Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru diputatuak ere parte hartu du, baita Jon Gomez Garai galdakoztarra aurkezle lanetan ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Unesco Etxeak sustatutako ekimena izan da, NBEk ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuak eta Agenda 2030eko helburuak betez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak