→Galdakao

Elexaldeko kanpoko igerilekuak zabalik egongo dira ekainaren 1etik irailaren 30era, Galdakaon

galdakao-elexalde-igerilekuak-2018-olana
// Geuria

Elexaldeko kanpoko igerilekuak zabalduko ditu Galdakaoko Udalak ekainaren 1ean, asteazkenez. Astelehenetik igandera egongo dira zabalik, irailaren 30era arte. Ekaineko lehenengo hamabostaldian (ekainak 1-15) arratsaldean soilik egongo dira zabalik, 15:00etatik 20:00etara, eta ekainaren 16tik irailaren 30era goizez zein arratsaldez, 11:00etatik 20:00etara. Guztira 1.166 pertsonako edukiera du Elexaldeko igerilekuen guneak eta aurten, azken bi urteetan ez bezala, ez da aurretik erreserbarik egin behar.

Prezioei dagokionez, abonatuek eta 4 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute, eta abonatu gabekoek 5 euro (4 eta 16 urte bitartekoak) edo 7,50 euro (17 urtetik gorakoak) ordaindu beharko dituzte.

Abonatzeko aukera

Galdakoztarrek udako abonamendua atera dezaketela gogorarazi dute udal ordezkariek. Ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko indarraldia du udako abonamenduak, eta honako prezioak: familiarentzako abonamendua 64,90 euroan; banakako abonamendua 46,90 euroan; eta 25 urtez azpikoak 36,10 euroan.

Gainera, diru sarreren eta familia osatzen duten pertsona kopuruaren arabera % 70 arteko hobariak eskaintzen ditu Galdakaoko Udalak. Abonamenduak Urretako eta Unkinako kiroldegietan eska daitezke, eta, hobariak jasotzeko eskaera egingo dutenek Udalera jo behar dute: Esan-en egin dezakete eskaera, Txapelenan, edo egoitza elektroniko bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak