→Galdakao

Mahai-inguruak, erakusketak eta bazkariak antolatu dituzte Galdakaon Elkarlaguntza Astearen baitan

Elkarlaguntza Sarearen asanblada bat Kurtzeko plazan // Utzitakoa

Elkarlaguntza Astea antolatu du ekainaren 20tik 26ra bitartean Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak. Besteak beste, kalejira antiarrazista, mahai-inguruak, erakusketa artistikoak, ginkana, film labur baten grabaketa, bazkaria eta mendi irteera antolatu dituzte. “Iaz lehen aldiz ospatu genuen Elkarlaguntza Astea tradizio bilakatzeko asmoz. Aurten ere gure bost urteko ibilbide ospatu eta hauspotu nahi dugu. Horregatik astebetez gure lan ildoak biltzen dituen egitaraua prestatu dugu”, diote Elkarlaguntza Saretik.

Elkarlaguntza Astea | 2022

Ekainak 20-26

Ekainak 20, astelehena
14:00 Bazkari komunala Biltegian: jatekoa ekarri!
18:00 Kalejira antiarrazista
19:30 Urteko argazki erakusketa, aurpegi margoketa eta merienda Herri Gunean

Ekainak 21, asteartea
14:00 Bazkari komunala Biltegian: jatekoa ekarri!
19:00 Mahai-ingurua Herriko Bentan: ‘Gorputza, lana eta identitatea’, RegularizaciónYa, Eleak, EMF-S
20:15 Erakusketa artistikoa Herriko Bentan: ‘Zertarako erabili gure gorputzak?’

Ekainak 22, asteazkena
14:00 Bazkari komunala Biltegian: jatekoa ekarri!
18:00 Txorimalo Txiki Eguna Herri Gunean: Ginkana, Txorimalo tailerra, merienda

Ekainak 23, osteguna
14:00 Bazkari komunala Biltegian: jatekoa ekarri!
– Ekoizpena batzea eta sukaldatzea Biltegian:
16:00 Biltegitik ortura
19:00 Ortutik biltegira

Ekainak 24, ostirala
14:00 Bazkari komunala Biltegian: jatekoa ekarri!
17:00 Film labur baten grabaketa eta mural margoketa Herri Gunean
21:00 Pole Dance eta Inpro Show Herriko Bentan

Ekainak 25, larunbata
11:00 Mahai-ingurua Urretako ikastetxean: ‘Elkarlaguntza sareen etorkizuna. Hipotesi eta estrategia proposamenak’
14:30 Bazkaria Urretako ikastetxean. Izena emateko: galdakaokoelkarlaguntzasarea@gmail.com (5-10 euro)
17:00 Saskibaloi 3×3 mundialitoa Urretako ikastetxean
20:30 DJak Herriko Bentan: Baikiria + Muff

Ekainak 26, igandea
13:00 Goikolarrara igoera (Elexalde)
15:00 Parrillada Goikolarran
20:00 San Juan sua Goikolarran

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak