→Galdakao

“Etxebizitza, lana eta gehiegikeria poliziala” oinarri duen kanpaina martxan da Galdakaon

Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak kanpaina berri bat abiarazi du konfinamendu garaian, “etxebizitza, lana eta gehiegikeria poliziala” oinarri duena.

Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak kanpaina berri bat abiarazi du konfinamendu garaian, “etxebizitza, lana eta gehiegikeria poliziala” oinarri duena. Besteak beste, hipoteka eta alokairua ordaindu ezin duenari, lanik gabe gertatu denari edota datorren krisian arazoak izan ditzakeenari laguntzeko heburuarekin abiarazi dute kanpaina hori. “Gure artean antolatu eta gizarte hobe eta justuago baten alde borrokatzeko ordua da”, diote Galdakaoko Elkarlaguntza Saretik.

“Familia osoak diru-sarrerarik gabe geratzen ari dira, hipoteka edota alokairua ordaindu ezinik; kaleratzeak, ERTEak, lan baldintzak okertzea; isunak eta poliziaren gehiegikeriak kalera irten behar izan den jendearekiko… Horri guztiari erantzun egin behar zaio. Eta ez da nahikoa laguntza behar duenari laguntzearekin; gizartea eraldatu behar dugu”, diote Galdakaoko Elkarlaguntza Saretik: “Bizi garen gizarteak isolamendura garamatza, lehiakortasunera, etekin indibidualera; diruak eta botere harreman patriarkal eta kapitalistek zeharkatzen dute. Gaixo dagoen gizartea da eta bertan bizi garenok suntsitzen gaitu. Ezin dugu ezer hobetzeko helburua izan, errora jotzen ez badugu, eta gizartea goitik behera eraldatu. Horretarako osagaiak zeintzuk diren argi daukagu: elkartasuna, elkarlaguntza, zaintza eta komunitatea”.

Galdakaoko Elkarlaguntza Sarearekin harremanetan jartzeko galdakaokoelkarlaguntzasarea@gmail.com helbide elektronikoa eta 635 43 90 01 telefono zenbakia daude herritarren eskura.

Enpleguari edota etxebizitzari buruzko aholkularitza juridikoa eskaintzen hasi da Hego Uribeko Sare Sozialista

Koronabirusaren krisiaren ondorioz, Zaindu Galdakao boluntarioen sarearen sorkuntzan parte hartu zuen Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak: “Sare hori indartzen jarraituko dugu, baina dagoeneko gainean daukagun krisi ekonomiko eta soziala dela eta, uste dugu aurrerapausoak emateko garaia dela. Horregatik, elkartasun kanpaina jarri dugu martxan Galdakaon, hiru ardatzetan oinarrituta: etxebizitza, lan baldintzak eta polizia indarren gehiegikeriak”, diote.

Duela urte batzuk eratu zuten Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea, “printzipioen arabera ekimen ezberdinak antolatzeko”.

Aholkularitza juridikoa jarri dute martxan Etxebarrin, alarma-egoerako zalantzak argitzeko

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak