Ez naz makurtuko abestiaren bideoklipa kaleratu du Gatibu taldeak (Azken indioa diskoa, 2018). Duela hilabete estreinatu zuten bideoklipa eta bertan Eneko Arraibi saxojole galdakoztarra agertzen da. Arraibi Oxabi taldeko kidea da.
Ez da lehen aldia Hego Uribe eskualdeko herritar bat agertzen dena Gatiburen bideoklipetan. Hain zuzen ere, Eneko Amezketa basauriarra Aske maitte bideoklipean agertzen da.
