→Galdakao

Pandemiak herriko enpresetan izan duen eragina ikertuko dute Galdakaon

Erletxe industriagunean dauden zenbait enpresa // Google

Covid-19aren pandemiak eragindako krisiak udalerriko enpresetan duen eragina aztertuko du Galdakaoko Udalak, udalerriko sare ekonomikoa garatzeko laguntza estrategiak egokitu eta berrezartzeko. Ikerketaren helburu nagusia da pandemiak Galdakaoko enpresetan eragindako krisiaren benetako eragina baloratzea, bertako egoera beste lurralde batzuekin alderatzea, pandemia aurreko egoera ekonomikoaren eta pandemiarik gabeko bilakaera aurreikusgarriaren eta egungo egoeraren artean sortutako gap kopurua kuantifikatzea, eta Udalak enpresa jarduera sustatzeko esku hartzeko estrategia egokiak definitzea.

Azterlan hau garatzeko metodologia espezifiko bat diseinatu dute Udaletik, eta horretarako enpresen parte hartzea bilatuko dute. Hain zuzen ere, Behargintzak hainbat komunikazio bide irekiko ditu datozen egunetan inplikatutako enpresa eta eragileekin, “partaidetza hori artikulatu eta azterlanaren emaitzak hobetu eta aberastu ahal izateko”, diote udal ordezkariek: “Ezinbestekoa da sare ekonomikoaren benetako egoera ezagutzea eta laguntza estrategia egokiak ezartzea, are gehiago Covid-19aren ondorioek sortutako krisi ekonomikoak eragindako ziurgabetasun uneetan”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak