→Galdakao

Argazkiak | Errege Magoak Galdakaon!

Urtarrilaren 5ean iritsi ziren Errege Magoak Galdakaora, Gabone Izarrak gidatuta. Aurrekoetan bezala, Kurtzeko plazan hasi eta Bengoetxe auzoan bukatu zen kabalgata. Bengoetxeko parrokian, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek ume guztien eskakizunak entzun zituzten. Aurten, gainera, berrikuntza bezala, jaiotza biziduna izan zen ibilbidean zehar.

PROIEKTU SOLIDARIOEN ALDE

Aurten ere proiektu solidarioen aldeko mezua zabaldu dute Errege Magoek eta Gabone Izarrak: Walale Angola proiektuaren alde, alegia. Proiektu honen xedea da eguzki energiaz elikatzen den ur-araztegi bat erostea eta instalatzea Vouga-ko ospitalean (Angola), ospitalea eta inguruko herrixketako biztanleak behar adina edateko urez hornitzeko eta, horrela, bizi kalitatea hobetzeko. Era berean, kabalgata hasi aurretik eta Bengoetxeko parrokian elikagai bilketa egin zuten GBGEk. Errege Magoen kabalgata Argizai Eskaut Taldeak antolatzen du urtero.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak