→Galdakao

Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena bikoteen arteko partida ostiralean, Galdakaon

Eskuz Binakako txapelketa jokatuko da azaroaren 26an Galdakaon. Gainera, Larunbe galdakoztarrak bere herrian jokatuko du Bengoetxea VI.arekin batera Artola eta Aretxabaleta bikotearen kontra.

Eskuz Binakako txapelketaren bigarren jardunaldietako bat jokatuko da azaroaren 26an Galdakaon // Aspe Pelota

2022ko EPELen Eskuz Binakako txapelketari ekin diote jada zortzi bikoteek. Hego Uribe eskualdetik Urrutikoetxea eta Elezkano zaratamarrek hartuko dute parte txapelketan, Aranguren eta Zabaleta bikoteekin batera, hurrenez hurren. Bi bikoteek dagoeneko euren lehen partiduak jokatu dituzte: Urrutikoetxeak eta Arangurenek 9-22 galdu zuten Laso eta Imazen kontra; aldiz, Elezkanok eta Zabaletak 22-7 garaitu zituzten Joseba Ezkurdia eta Xabier Tolosa.

Urrutikoetxeak eta Arangurenek bigarren partidua jokatuko dute azaroaren 26an, ostiralez, non eta Galdakaon. Aurrean Jaka eta Mariezkurrena II.a izango dituzte. Material aukeraketa azaroaren 24an egingo dute 14:30ean. Bestetik, EPELen Binakako Txapelketaren partiduari ekin aurretik, Larunbe galdakoztarrak bere herrian jokatuko du Bengoetxea VI.arekin batera Artola eta Aretxabaleta bikotearen kontra. Galdakaoko esku pilota jaialdia Kurtzeko frontoian izango da 22:00etatik aurrera eta ETB1ek zuzenean emango ditu bi partiduak.

Sarrerak dagoeneko salgai daude. Urreta kiroldegian eros daitezke sarrerak: zutik 15 euroan daude salgai eta harmailan eserita 25 euroan. Era berean, entradasfronton.com webgunearen bitartez ere eros daitezke sarrerak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak