→Galdakao

Etxebizitza eskubidearen alde kalejira antolatu dute bihar Galdakaon

Etxebizitza eskubidearen alde iaz Galdakaon egindako elkarretaratzea // Geuria

Etxebizitza eskubidearen aldeko kalejira antolatu dute bihar, urtarrilak 15, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak eta Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak. Kalejira 12:00etan abiatuko da Santi Brouard plazatik. “Asmoa da herrian etxebizitzaren arazoa sozialitzatzea. Gure herrian espekulazioa dela eta, hainbat etxe daude hutsik, jende askok etxe bat topatzeko arazoak dauzkan bitartean. Etxerik ez edukitzeak, erahil egiten duela ikus genezake sarritan”, adierazi diote GEURIAri Elkarlaguntza Sareko ordezkariek.

“Hala ere, espekulazioa ez da arazoa, ondorioa baizik. Propietate pribatuan datza arazoa. Izan ere, propietate pribatuaren bermatzaile eta aprobetxatzaile den klase kapitalistarentzako, etxebizitza merkantzia da. Guretzako, klase langilearentzako, aldiz, etxebizitza gure erlazio oinarrizkoenak burutzeko esparrua da. Hortan datza aurrera daramagun klase borroka, dominazio sistemaren kontra”, diote. Biharko kalejira ondoren txokolatada antolatu dute, “eta etxebizitza baten zozketa egongo da”, diote. Zozketa horren inguruan soilik esan digute “sorpresa” izango dela: “Sorpresa hori da ekintzaren ardatz”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak