→Galdakao

29 urteko bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, etxebizitza batean lapurreta egitea leporatuta

Ertzaintzak 29 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Galdakaoko etxebizitza batean “indarra erabiliz” lapurreta egitea leporatuta. Gertaerak atzo eguerdian jazo ziren Galdakao erdigunean. Gertakarien inguruko ikerketan bi atxilotuei etxebizitza horretan lapurtutako telefono mugikorrak, bitxiak, dirua eta beste hainbat objektu aurkitu zizkieten. Horrez gainera, sarrailak behartzeko erabiltzen diren erreminta espezifiko batzuk ere atzeman zizkieten. Atxilotutako bi gazteak epailearen aurrera eramango dituzte. Biek aurrekari polizialak dituzte antzeko egintzengatik Segurtasun Sailetik adierazi dutenez.

Zerbitzuz kanpo zegoen Ertzaintzako agente batek ustezko lapurretako bat harrapatu zuen, Ertzaintzaren baliabideak iritsi arte. Ustezko bigarren lapurra ere inguruetan atzeman zuten. Hasierako ikerketen arabera agenteek egiaztatu ahal izan zuten atxilotu zituzten lekutik hurbil zegoen etxe batean egindako lapurretan inplikatuta zeudela bi gazteak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak