→Galdakao

Etxez etxeko laguntza zerbitzua asteburu edota jaiegunetara zabaltzeko aukera onartu dute Galdakaon

Otsaileko osoko bilkura // Galdakaoko Udala

Etxez etxeko laguntza zerbitzua hobetzeko urratsa eman du Galdakaoko Udalak. Indarrean dagoen kontratua ekainean iraungiko da, eta hortaz, kontratu berria egin behar dela baliatuta, hobekuntzak egingo dira zerbitzuan. Besteak beste, hobekuntza horiek dira: ematen den zerbitzuaren orduko prezioa handitzea; zerbitzu orduak areagotzea; zaintzaileek atseden har dezaten modalitatea txertatzea; eta dependentzia handia duten pertsonentzat edo ez-ohiko egoeretan zerbitzua asteburu edota jaiegunetara ere zabaltzeko aukera.

Kontratu berriaren zenbatekoa guztira 7,8 milioi eurokoa izango da. Hartzaileen zerbitzua hobetzeko asmoz, kontratua urtean 447.134 euroan handitzea aurreikusi dute udal ordezkariek. Etxez etxeko laguntza zerbitzua kontratatzeko irizpideak aldatzeko udal gobernuak egindako proposamena aho batez onartu du udalbatzak otsaileko osoko bilkuran.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak