→Galdakao

Euskal Herriko udako haur-kategoriako txapelketak 250 igerilari bilduko ditu asteburuan Galdakaon

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 250 igerilari inguruk hartuko dute parte txapelketan, uztailaren 3an eta 4an Urretako kiroldegian.

Argazkia: Galdakao Igeriketa Taldea

Euskal Herriko udako haur-kategoriako igeriketa txapelketa jokatuko da asteburu honetan Galdakaon, Urretako kiroldegian. Galdakao Igeriketa Taldeak antolatzen du txapelketa, eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 250 igerilari inguruk hartuko dute parte; guztira 32 klub lehiatuko dira: Arabako bat, Bizkaiko zazpi, Gipuzkoako 11 eta Nafarroako 10. Galdakaoko Igeriketa Taldeko 18 igerilarik hartuko dute parte txapelketan.

Txapelketa lau saiotan jokatuko da, uztailaren 3an eta 4an, goizez eta arratsaldez. Guztira 36 proba izango dira. Infantil mailako txapelketa da, hau da, 2006, 2007 eta 2008an jaiotako neskek eta 2005 eta 2006an jaiotako mutilek parte hartuko dute.

Banakako sailkapen bat egingo da proba eta urte bakoitzeko. Era berean, errelebo-proba eta gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria bakoitzeko sailkapen bat egingo da. Horrenbestez, puntukako sailkapena egingo dute, gizonezkoena, emakumezkoena eta taldearena. Horrela, proba eta urte bakoitzeko lehen hiru sailkatuak dominarekin sarituko dituzte. Eta garaikur batekin sarituko dituzte haurren sailkapen bateratuko lehen hiru taldeak, gizonezkoen infantil sailkapena irabazi duen taldea eta emakumezkoen infantil kategoria irabazten duen kluba.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak