→Galdakao

ETSrekin bildu dira Galdakaoko Udaleko ordezkariak, “Metroaren proiektuan indar egiteko”

Euskal Trenbide Sarearekin (ETS) bildu dira aste honetan Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Mari Paz Losada Mugikortasun eta Garraio zinegotzia.

Iñigo Hernando alkatea eta Mari Paz Losada Mugikortasun eta Garraio zinegotzia izan dira bileran // Argazkia: Galdakaoko Udala

Euskal Trenbide Sarearekin (ETS) bildu dira aste honetan Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Mari Paz Losada Mugikortasun eta Garraio zinegotzia. Metroa Galdakaora iristeko proiektuak aurrera egin dezan indar egiteko bildu dira Galdakaoko udal ordezkariak, Udalak berak eskatuta.

Bi erakundeek irizpideak trukatzeko prestutasuna adierazi dute, eta udal ordezkariak bileratik “gustura” atera direla jakinarazi dute Udaleko iturriek.

Metroaren 5. Linearen azterlan informatiboa urte amaierarako prest egongo dela dio Eusko Jaurlaritzak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak