→Galdakao

Euskara ikasteagatiko diru-laguntzak eskatzeko epea bihar zabalduko du Galdakaoko Udalak

Iaz zortzi elkartek jaso zuten diru-laguntza euskararen erabilera euren eremuan nahiz komunitatean sustatzeko, eta euskara ikasketengatik 53 pertsona lagundu zituen diruz Galdakaoko Udalak.

Usansolon Mintzodromoa antolatu zutenean, 2019an // Utzitakoa

Euskara sustatzeko helburuz, euskara arloko erakundeentzaok eta norbanakoentzako diru-laguntzak eskaini ditu Galdakaoko Udalak. Guztira 39.500 euro bideratu ditu, bi esparrutan: alde batetik, 15.000 euro euskara ikasteagatiko diru-laguntza indibidualentzako, eta bestetik, 24.500 euro euskararen eremuan diharduten entitateentzako.

Laguntza indibidualei dagokienez, 2020ko abuztuaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean euskara ikasteko jarduerak egin dituztenentzako dira. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da bihartik uztailaren 30era arte. Eta, euskararen eremuan diharduten entitateek 2021. urtean egindako jardueretarako diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak uztailaren 9ra arte aurkez ditzakete. Informazio guztia, oinarriak edota inprimakiak eskuragarri daude udal webgunean, baita Euskara Zerbitzuan ere (hezkuntza-euskara@galdakao.eus edo 944 010 540).

Iaz herriko zortzi elkartek jaso zuten diru-laguntza euskararen erabilera euren eremuan nahiz komunitatean sustatzeko, eta euskara ikasketengatik 53 pertsona lagundu zituen diruz Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak