→Galdakao

Aurtengo Euskaraldia batzordea eratzeko bilera egingo dute urriaren 29an Galdakaon

galdakao euskaraldia-2018-hamaikakoa

Galdakaoko Euskaraldia Batzordea osatzea izango da bileraren ardatza. Era berean, Euskaraldiaren koordinatzaileetako batek bigarren edizioaren nondik norakoak azalduko ditu.

Iazko Euskaraldiako hamaikakoa // Argazkia: Geuria

Aurten bigarren urtez antolatuko dute Euskaraldia Euskal Herriko hainbat herritan. Hego Uribe eskualdean bigarren Euskaraldiari buruzko aurkezpenak egingo dituzte: urriaren 28an Etxebarrin eta urriaren 29an Galdakaon. Galdakaoko bilera 18:30ean izango da Gandasegi ikastetxeko areto nagusian.

Galdakaoko Euskaraldia Batzordea osatzea izango da bileraren ardatza. Era berean, Euskaraldiaren koordinatzaileetako batek bigarren edizioaren nondik norakoak azalduko ditu, eta bertan erabakiko dute Galdakaoko batzordearen eta lantaldeen funtzionamendua ere.

Galdakaoko Udalak eta Bagabiz Euskara Elkarteak egin dute deialdia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak