Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskaraldia ariketa soziala izango da Euskal Herri osoan. Galdakaon hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Hala nola, umeentzako jarduerak, bertso saioa, kontzertuak, mendi ibilbidea eta ipuin kontalaria. Era berean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Kontxi Belandiari omenaldia egingo diote.
Euskaraldia 2020 | Galdakao
Azaroak 20-Abenduak 4
Azaroak 20, ostirala
17:00 Fritanga Elektrotxaranga
Azaroak 21, larunbata
17:00 Pailazoak Torrezabalen: Antxo eta Pantxa: “Antzarrekin dantzan” (+3 urte)
Azaroak 27, ostirala
19:00 Galdakao Kantari eta Bertso saioa Gandasegiko arkupeetan: Fredi Paia eta Arkaitz Zipitria
Azaroak 28, larunbata
19:30 Kontzertua Torrezabalen: Dupla
Azaroak 29, igandea
09:00 Mendi ibilbidea: Lapurtoki, Txispamend, Arrizurigane, Farola tontorra (6,5 kilometro. 2 ordu). Udaletxetik ibilgailuetan Erletxeko industrialguneraino
Abenduak 1, asteartea
17:00 Ipuin kontalaria Aperribai ikastetxean: Maite Franko, “Zorte txarreko otsoak” (+4 urte)
19:00 Kontzertua Torrezabalen: MistahPongo eta Raperu
Abenduak 3, osteguna
19:00 Euskararen Nazioarte Eguna ekitaldia eta omenaldia Kontxi Belandiari Torrezabalen. Streaming bidez emitituko dute
Abenduak 4, ostirala
20:00 Agur Euskaraldia, Euskarak 365 egun. Euskararen koloreek zerua beteko dute
*Ekitaldietan ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte. Sarrera librea da, edukiera bete arte.
