→Galdakao

120 arigune inguru arituko dira Galdakaon Euskaraldia ariketa sozialean

Bigarren edizio honetan fokoa herritarrengan ez eze erakundeetan ere ipini da, eta hala, dei berezia egin zaie entitate eta erakundeei ariketan parte hartzera.

Besteak beste, Esan bulegoa arigune izango da // Argazkia: Galdakaoko Udala

Ostiralean hasiera emango diote Euskaraldiari. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean euskararen erabilera handitze aldera ahobiziak eta belarriprestak kalera aterako dira beste urte batez. Bigarren edizio honetan fokoa herritarrengan ez eze erakundeetan ere ipini da, eta hala, aurtengo edizioan dei berezia egin zaie Euskal Herriko entitate eta erakundeei ariketan parte hartzera, euren eremuetan hizkuntza-ohiturak aldatzeko urratsak egiten has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten. Entitate horiek ariguneak sortuko dituzte: euskaraz aritzeko guneak, alegia, eta Galdakaon 120 arigune inguru izango dira, tartean Udaleko 16: Alkatetza-Idazkaritza, Esan bulegoa, Giza Baliabideak, Gizarte Ongizatea, Kiroldegiak, Kultura, Gazteria eta Berdintasuna, Liburutegiak, Maximo Moreno musika eskola, Udal Euskaltegia, Ludotekak eta Topaguneak eta Udaltzaingoa. Galdakaoko Udalak ahobizi edo belarriprest izatera deitzen ditu herritar guztiak, eta gonbidapen horixe egin die Udaleko langileei, gutun bana bidalita.

June Oleaga: “Euskara gutxi erabiltzen dutenek maiztasun gehiagorekin hitz egitea lortu nahi dugu”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak