→Galdakao

Galdakaoko 30 entitate baino gehiagok eman dute dagoeneko izena Euskaraldian

Euskaraldia martxan da Galdakaon. Herri batzordea osatuta, edizio berri honek 2018ko dinamika zabaltzea eta sakontzea du helburu. Ahobiziez eta belarriprestez gain, Ariguneak izenekoak agertuko dira Euskaraldiaren bigarren edizioan: entitate barruan euskaraz aritzeko guneak, alegia.

Dagoeneko Galdakaoko 33 entitatek eman dute izena Arigune bezala: Andra Mari FP Institutua, Galdakao Boleibol Taldea, Galdakao Kantari, Adiskide eskupilota, Ganguren Mendi Taldea, Galdakaoko Udala, Berbalagun, Andra Mari Dantza Taldea, AEK, Bagabiz, Galdakao Kirol Klub, Pentsionistak, Oñarte Taberna, Galdakao Gogora, Mairi Feminista Taldea, Zizpa Gazte Konpartsa, Binke, Irakurketa taldea, Momoak, Mozoilo irratia, Erabide, Irrintzi, Guzur Aretxa, Patakon, Argizai, Gaztetxoak, Etxerat, Geugaz, Baserri taberna, Orreaga, Basandere, Koiu musika taldea, Udaltzaingoa.

ARIGUNEAK IDENTIFIKATU ETA IZENA-EMATEA

Gaur, uztailak 14, Euskaraldian izena eman duten hainbat entitate elkartu dira Kurtzeako plazan, eta arigune gehiago (entitate gehiago) identifikatzeko eta izena emateko deia egin dute. Entitateek izena emateko epea zabalik dute irailaren 27ra arte.

Ondoren, iraila eta azaroa bitartean belarriprestek eta ahobiziek izena emateko aukera izango dute. Bigarren Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da.

Basauriko Euskaraldia martxan da, aurreko dinamika zabaltzeko eta sakontzeko asmoz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak