→Galdakao

Argazkiak | Booktuber eta marrazki lehiaketako sari banaketa, Galdakaon

Euskararen Nazioarteko Egunean banatu dituzte Galdakaon Booktuber eta Marrazki lehiaketetako sariak. Bengoetxe, Eguzkibegi eta Elexalde ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte beste urte batez lehiaketetan eta honakoak izan dira irabazleak: 

Marrazki lehiaketan Eneko Zubiaur Eguzkibegi Ikastolako ikasle ohiak (aurten Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegian ikasle) eta Elexalde Institutuko Amets Madariaga ikasleak irabazi dute sari nagusia. 2020/2021 ikasturteko agendako azala eta kontrazala euren marrazkiekin eginda dago: azala Eneko Zubiaurren marrazkiarekin, eta kontrazala Amets Madariagaren marrazkiarekin. Gainera, Izaro Oliva, Magali Ercilla eta Unai Rubio Elexaldeko ikasleek, Naroa Sanchez eta Mikel Caceres Bengoetxeko ikasleek, eta Izaro Santos Eguzkibegiko ikasleak ere saria jaso dute.

Booktuber lehiaketan sari nagusia Bengoetxe Institutuko Janire Becedas eta Leire Pascual ikasleek eta Eguzkibegi Ikastolako Amaia Rodriguez eta Lian Etxebarria ikasleek eskuratu dute. Ikastetxeka ere sariak banatu dituzte: Jone Lara eta Olatz Villamayor, eta Leire Olano eta Iraia Portales (Elexalde); Haizea Ramos eta Nora Manzanares, eta Hugo Morgado (Bengoetxe); eta Amaiur Artetxe, eta Aroa Uriarte (Eguzkibegi). Irabazle hauek guztiek Galdakaon gastatzeko bonuak jaso dituzte sari bezala.

Sari banaketa 10:00etan hasi da Torrezabal Kultur Etxean. Bixi ondarrutarra aurkezle lanetan ibili da eta Tor eta Txoborro magoen ikuskizuna ere izan da. Sariak Edurne Espilla Udaleko Euskara arloko zinegotziak banatu ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak