→Galdakao

Kontxi Belandia omenduko dute bihar Galdakaon, Euskararen Nazioarteko Egunean

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Booktuber eta marrazki lehiaketetako sari banaketa, mosaiko argiztatua eta Kontxi Belandiari omenaldia antolatu dituzte Galdakaon.

euskara eta euskal kulturarekiko maitasuna adierazten zuen Belandiak // Geuria

Hainbat ekimen antolatu ditu Galdakaoko Udalak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. Besteak beste, Booktuber eta marrazki lehiaketetako sari banaketa, mosaiko argiztatua eta Kontxi Belandiari omenaldia.

Euskararen Nazioarteko Eguna | Egitaraua

Abenduak 3 | Galdakao

10:00 Booktuber eta marrazki lehiaketako sari banaketa Torrezabalen. Bengoetxe, Elexalde eta Eguzkibegi Ikastola

17:30 Mosaiko argiztatua eta photocall interaktibo artistikoa Agirre Lehendakari plazan

19:00 Ekitaldi nagusia eta Kontxi Belandiari omenaldia Torrezabal Kultur Etxean. Parte hartuko dute: Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes bertsolariak, Euskaraldia Galdakao, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, AEK Berbalagun, Galdakao Kantari eta Bertso Eskola.
Sarrera gonbidapen bidez izango da. Gonbidapenak lortzeko: 944 010 540 edo hezkuntza-euskara@galdakao.eus
Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da www.galdakao.eus/zuzenean webgunean

Omenaldia Amama Kontxiri

Apirilean hil zen Kontxi Belandia, Amama Kontxi ezizenez ezaguna zena. Itxialdia indarrean zela, herritar askok doluminak adierazi zituzten leihoetan kandelak jarriz, “euskara eta euskal kulturarekiko maitasuna, irribarre batez eta goxotasunez lau haizeetara zabaldu zuen emakumea gogoratu nahian”. Bada, Udalak bere egin du omenaldia antolatzeko herritar eta elkarte batzuek egindako proposamena, eta Galdakaoko Berbalagun taldeak hartu du antolaketa hori koordinatzeko ardura. Omenaldian Belandiarekin lotura berezia zuten herriko hainbat taldek eta bere familiak hartuko dute parte. Torrezabaleko edukiera mugatua izango denez, ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Bertsoa | ‘Maite zenuen guzti horren alde, Kontxi’

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak