→Galdakao

Mintzodromoa, bakarrizketak eta kontzertuak Galdakaon, Euskararen Nazioarteko egunaren baitan

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hamaika ekintza antolatu dituzte Galdakaon eta Usansolon azaroaren 27tik abenduaren 10era.

Mintzodromoa antolatu dute beste urte batez Galdakaon // Geuria

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hamaika ekitaldi antolatu dituzte Galdakaon eta Usansolon Udalak, Bagabiz Euskara Elkarteak, AEKk eta Berbalagunek. Euskararen Eguna abenduaren 3an bada ere, ekitaldiak bi astez luzatuko dira, asteburu honetan hasita. Besteak beste, berbodromoa, bakarrizketak eta kontzertuak antolatu dituzte.

Euskararen Nazioarteko Eguna | Galdakao

2021

Azaroak 27, larunbata
17:00-21:00 Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa Urreta kiroldegian

Abenduak 2, osteguna
09:00 Julen Gabiriaren ‘Han goitik itsasoa ikusten da’ liburuaren irakurketa jarraitua udaletxeko areto nagusian. Parte hartzeko, hezkuntza-euskara@galdakao.eus helbide elektronikora idatzi behar dute interesdunek

Abenduak 3, ostirala
– Euskararen Nazioarteko Eguna. Adierazpen instituzionalaren irakurketa udaletxeko areto nagusian
– 19:00 Bakarrizketa Usansolon: ‘Zorionak Barry Barrez’, Barry Manley
– 19:30-21:00 Galdakao Kantari Mugurutik Torrezabalera
– 20:00-22:00 OstiKda Elektrotxaranga kalerik kale
– 21:00 Kontzertua Torrezabalen: Oxabi

Abenduak 9, osteguna
10:00 Berbodromoa Torrezabalen

Abenduak 10, ostirala
19:00 Bakarrizketa Torrezabalen: ‘Euskañolitis’, Oihan Vega

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak