→Galdakao

Galdakaoko ez-jaietan “arduraz eta erantzukizunez” jokatzeko eskatu dute Jai Batzordeak eta Udalak

Gaur hasi behar ziren santakurtzak Galdakaon, baina pandemiaren eraginez, jaiak bertan behera utzi dituzte antolatzaileek. Jai Batzordeak eta Udalak bideo bana kaleratu dute herritarrei eskatuz arduraz eta erantzukinez jokatzeko.

Jai Batzordeak zabaldutako bideoan, herriko hainbat elkarte ageri dira jaietan gogokoen dutena adieraziz. Ostean, Jai Batzordeko bi kidek, Angelek eta Junek, hartzen dute hitza. Aurten santakurtzik ez dagoela gogorarazten duten eta herritarren onerako hartutako erabakia dela. Jairik ez antolatzeko eskatzen diete galdakoztarrei, ez eremu publikoan, ez pribatuan, eta indar guztiak elkar zaintzan eta elkar laguntzan jarriko dituztela diote, “datorren urtean inoizko santakurtzik onenak ospatzeko asmoz”.

Bide berean, Iñigo Hernando alkatea ere herritarrei zuzendu zaie esanez “inoiz baino eskuzabal, ulerkor eta arduratsuagoa” izan behar direla: “Osasun neurriak ez bagenituzke beteko, gu guztiok pairatuko genituzke ondorioak. […] Denon Orain arte, galdakoztarren portaera eredugarria izan da. Zorionak. Eta badakit hurrengo hilabeteetan ere erantzukizunez jokatuko dugula”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak