→Galdakao

“Ardura, prudentzia eta erantzukizuna” eskatu ditu Galdakaoko Udalak hurrengo egunetan

Santakurtz eguna hurbiltzen ari den egunotan “zentzuz” jarduteko deia luzatu dute udal ordezkariek. Jende pilaketak saihesteko Udaltzainen presentzia areagotuko du Galdakaoko Udalak.

Argazkia: Galdakaoko Udala

Irailarekin batera ospatu ohi dira Galdakaoko Santakurtzak. Aurten, ordea, egoerak hala behartuta bigarren urtez jarraian jairik ez dela egongo gogorarazi dute udal ordezkariek: “Santakurtz eguna hurbiltzen ari den egunotan ardura, prudentzia eta erantzukizuna eskatu nahi dizkiegu herritarrei”, diote: “Herritarrak elkar babestea da orain lehentasuna, eta erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia egiten dugu”.

“Zentzuz jarduteko deia errepikatzen dugu, hurrengo urtean Santakurtzak merezi bezala ospatu ahal izango ditugun esperantzarekin”.

Udaltzainen presentzia

Jende pilaketak saihesteko helburuarekin Udaltzainen presentzia areagotuko du Udalak, “bai herrian bai herri sarreretan”. “Jairik ezean, ezohiko jende pilaketarik ere ez da espero behar datozen egunetan Galdakaon, baina, kutsatzeak masiboki zabaltzeko arrisku nagusia horixe dela eta, halakorik ez dela gertatzen ziurtatzeko lanean arituko dira udaltzainak”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak