→Galdakao

Bideoa | Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ abestu du Poloniako Jawor taldeak Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian

Folklore Bizian jaialdiari hasiera eman zioten atzo Galdakaon. Iazko etenaldi behartuaren ondoren, Andra Mari Dantza Taldeak nazioarteko jaialdia antolatu du.

Bere 34. edizioan Poloniako Jawor, Senegalgo Ballet Jammu, Irlandako Trim the velvet eta Peruko Ritmos y costumbres taldeek hartuko dute parte, baita bertoko Andra Mari eta Oinarin dantza taldeek ere.

Atzo, jaialdiaren lehenengo egunean, Poloniako taldeak sorpresa bat eman zien Galdakaoko ikus-entzuleei: Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ jo eta abestu zuten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak