→Galdakao

Bideoa | Unai Zabala: “Folklore Bizian Galdakoz gain, Bizkaiko beste herritan ere antolatzen dugu”

Folklore Bizian jaialdiaren 34. edizioa martxan da. Aurten inoiz baino bereziagoa da jaialdia: alde batetik, iazko etenaldi behartuaren ondoren, gogoz hartu du antolakuntzak, eta bestetik, nazioarteko bi talde beharrean, lau ekarri ditu Andra Mari Dantza Taldeak.

Poloniako Jawor, Senegalgo Ballet Jammu, Irlandako Trim the velvet eta Peruko Ritmos y costumbres dira aurtengo talde gonbidatuak. Aurreko edizioetan bezala, bertoko Andra Mari eta Oinarin dantza taldeek ere parte hartuko dute. Jaialdiaren lehen egunean Unai Zabala Andra Mari Dantza Taldeko presidentearekin egin dugu berba.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak