→Galdakao

Colina, Ibarzabal, Iturriaga, Iguaran, Mendiluze eta Arzallus, Galdakaoko Gabonetako Bertso Saioan

Gabonetan ohikoa den Bertso Jaialdia antolatu dute Galdakaon. Abenduaren 22an, igandez, izango da saioa Torrezabal Kultur Etxean.

Abenduaren 22an izango da bertso saioa Torrezabalen // Argazkia: Geuria

Gabonetan ohikoa den Bertso Jaialdia antolatu dute Galdakaon. Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze eta Maddalen Arzallus bertsolariek hartuko dute parte aurtengo saioan, abenduaren 22an, igandez, Torrezabal Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Arkaitz Estiballes galdakoztarra gai-jartzaile lanetan ibiliko da.

Sarrerak badaude salgai 6 euroan. Torrezabaleko bazkideek, Gazte Txartela dutenek eta ikasleek 4,50 euro ordainduko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak